XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gora irrazionalismoa! Baliagarritzat banuen itzulpena zenbait hitz eta esaldiren berri jasotzeko orduan, baliagarritzat nituen arauak eta eskemak ere, hizkuntzaren hainbat alderdi ikasterakoan eta hainbat edukiz jabetzerakoan.

Hizkuntza sistema ere badenez, sistema hau nereganatzeko, arauak lagungarri izango nituelakoan nengoen.

Baina berriro ere kale egin nuen.

Arauak eta eskemak eskatu nituen askotan, ukatu egin zizkidaten irakasleek.

Lasai egoteko, arauak ikasiko nituela, jardunaren poderioz egingo nintzela haien jabe, ez larritzeko.

Berriro ere setati ekin banion, kaskagogorra beti kaskagogor nonbait, arauak eskatzeari, berriro ere setati, odolkiak ordainetan, ukatzen zizkidaten.

Eta egunean hiru ordu euskara ikasten zortzi hilabetean jardun ondoren ikasle saiatu bati irten zitzaion hasperena datorkit gogora: Ai, ikasten aritu nintzen hura deklinabidea zela hasieratik jakin izan banu!.

Ez dut uste, inondik inora ere ez!, induktismoa irakaskuntzan arbuia daitekeen printzipioa denik.

Baina induktismotik irrazionalismoaren leize ilunera badago egon tarte ederra.

Eta aurreko ZUTABEn, 5. alean alegia, Saltarelli-ri eginiko elkarrizketan irakurritako hitzak errepikatzeak zentzurik baduelakoan nago: .

Eta horrelakorik egiten da.

Esate baterako, Canadan ikasleak, ikasteko dituzten joeren eta erraztasunaren arabera sailkatzen dituzte, talde batzutan ikasteko gramatikaz baliatzen direnak eta beste batzutan gramatikarik gabe hobeto ikasten dutenak bilduz.

Ez da idea txarra!.

Aupa mugida! Azterketa-saioak zortzi ordu luze iraun bazuen ere, ez genuen aspertzeko aukera handirik izan.

Lekutan zeuden gure umetako klase magistral haiek.

Bai, horixe! Hura zen, hura, mugidaren mugida, jolasaren jolasa eta aurrera-atzera ibiltzea: galdetu, erantzun, zutik jarri, gauza bat atera, bestea sartu, ikasgelatik irten, lekuz aldatu, zerbait hartu, zerbait utzi...

Hizkuntza bat ikasi, mugimenduaren arabera ikasten bada, esan dezakegu bide onetik goazela, baina...

Eta hemen daude koska eta kezka: hala ote da hori?.

Zenbat eta mugimendu eta ariketa gehiago, orduan eta hobetoago ikasten ote da hizkuntza bat?.

Zenbat eta gutxiago nekatu, orduan eta gehiago ikasten ote da hizkuntza bat?.

Zenbat eta hobetoago pasa, orduan eta errazago ikasten ote da hizkuntza bat?.

Kalterik ez, hala balitz.

Baina zilegi bekit ZUTABE honetako monografiaren pasarte baten sua nere zalantzazko opilari ondoratzea. .

Zalantza zalantza eta galdera galdera, bedi guzti hau euskararen irakaskuntzan jardun eta bere burua eta besteen ona maite duenaren aztergai.

BITXIKERIA BI. Morfema, monema eta abarren sareetan

Aurreko 2. puntuan esandakoarekin kontraesanean dagoela badirudi ere, aipa dezagun zenbait irakasleren joera: morfema, monema eta hainbat hitz tekniko ez hain arrunt erabiltzekoa.